1. Julio Caro Barojak idatzitako lanak
Gida hau egiteko oinarritzat Antonio Carreirak bildu eta RIEV aldizkarian argitaratutako bibliografia hartu dugu (XXXI. libk., 2. zenb., uzt.-iraila 1986; XL. liburukia, 2. zk., 1995). Lehenengo sailean aipatzen ditugun lanak Caro Barojak idatzi eta gure liburutegian hartzeko moduan daudenak dira, genero edo gaien arabera sailkatuta, eta haietako bakoitzaren barruan jatorrizko argitarapen urtearen arabera antolatuta. Ez ditugu aipatzen ez kazetaritza lanak, ez separatak, ezta hitzaurreak ere, horiek denak aipatzeak luzeegi joko lukeelako, gida honen dibulgazio asmoa kontuan izanda, eta irakurleak haietako gehienen berri goian aipatutako bibliografian jakin dezakeelako.
Bigarren sailean, berriz, beste egile batzuek Caro Barojari buruz egindako azterketak aipatzen ditugu, haietako batzuk hari egindako omenaldien kariaz argitaratuak: agiri horiek denak gure liburutegian daude. Azkenean, hirugarren sailean, Interneteko zenbait baliabide eskaintzen ditugu. Aipamen bibliografikoen transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiaren arabera egin dira.